XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauza santuek eta goitarrek ez dute beren misterioa agertzen, beroietara lotsaz, gogotik eta leia andiz urbiltzen direnei baizik.

Egiak gauzen izatea du, ba, neurri.

Guk ezin genezake egia sortu.

Egia aitortzea eta onartzea, hori da guri dagokiguna.

Egiaren billatzailleak, gauza guztien gaiñetik, auxe bear du: gauzen izateari errespeto izan.

Eta ortarako arima edo gogamena zabal zabalik izan bear du.

Argiari, nundiknai etorriagatik, arrera ona egin dakion.

Egia ezagutzea da, ba, adimenduaren lana.

Eta bein ezagutu ezkero, beartuak gaude onartzera.

Engaiñuak eta okerrak gerta ditezke, noski, aren lanean.

Oker egotea txarra da, baiña txarragoa oraindik eszeptizismuan erortzea, egia atxemaiteaz etsitzea.

Eta denetan txarrena, gaur maiztxo ikusten den onako jokera au: ezaguera objetivuaren legeak arbuiatzea, egiari zor zaion menpetasunik ez aitortzea, norbere burua neurri eta zilbor bezala jartzea.

Arrokeri ero baten ondorea da jokabide au.

Ba dira, are gure artean ere, Nietzsche-kumeak, seriotasun gutxiko joku hori egiten.

Gauzek ba dute bere baitako egia.

Emana eta egiña dagoen egia hori guk ezagutu, aitortu eta onartu bear dugu: hori da gure eginbearra.

Egiaren eizea ez da jolasa, ez da berriketa.

Gizon bioztunak bear dira ortarako.

Beren izatearen zati guztiekin zuzentasun objetivua billatzen dutenak, alegia.

Egia maite eta egian bizi nai duena, bere tokian dago.

Alakoak bere legea betetzen du.

Bere asiera iñorengandik artu duen izakiari dagokion legea Ikus A. Lang, Teologia Fundamental, Rialp, Madrid 1966; 151 or..